Familia enpresa honen jatorria Cristobal Bediaren garaitik dator, zeinak hileta negozioa jarri zuen, eta urte batzuk geroago, haren alaba Kontxi Bedia eta Alberto Ojanguren (Kontxiren senarra) negozioaz arduratu ziren. Gaur egun, familia negozioa Aitziberrek, Cristobalen biloba, eta haren senarra Ioan-ek zuzentzen dute, zeintzuek sortu duten enpresaren oraingo izena eta posible egiten duten familia negozioaren legatua.
Lana ondo egin izanak eta familia dedikazioak ekarri dute enpresak gaur egun talde profesional oso kualifikatua eta behar diren baliabideak edukitzea, hileta zerbitzu integral bat eskaintzeko. Nabarmenduko ditugu eskela pertsonalizatuak, tramiteen kudeaketa edo lekualdaketa zerbitzuak.
Arreta egiten diegu partikularrei nahiz edozein aseguru etxetako aseguratuei. Deitu guri zuzenean, edo gurago baduzu, jakinarazi aseguru etxeari arreta guk egitea gura duzula.
Informazio gehiago jaso gura izanez gero, jarri harremanetan gurekin.
Azken heriotzak
OJANGUREN ehorztetxea: historia bat mende erdi bat baino luzeagoa.